1/2Intxaurrondoaren hostoak herbizida
Intxaurrondoaren hostoek gai pozoitsu bat dute, juglona, eta inguruko landareei kalte egiten diete. Intxaurrondoak hostoak askatzen dituenean bere azpian on egingo dute, ongarri alegia, baina beste landare askok ez dute maite bere azpian, ez lorategian, ez baratzean. Zer egin, beraz, hosto horiekin?
✅ Hostoak xehetuta (belarra mozteko makinarekin, adibidez), herbizida bezala erabili daitezke. Juglonak haziak ernatu eta landaretxo berriak haztea eragozten du.
✅ Landareak kaltetzeko tokietan erabili: bide zidorrean, bide ertzean, hesi batean azpian, hormaren kontra... belarrik sortzea nahi ez dugun tokietan hedatu.









